1967. urtean Juan Aleman eta Felixa Irungarai senar emazteak eraikia, laister jatetxea bilakatu zen. Felixa, gaztetatik iparraldeko jatetxeetan lanean ibilitako zen eta Juan (Juanito “Eneko”), artzaintzan.
Jatetxearekin batera gaztandegia ere izan zen, bikotekide bakoitzak berea eman bait zion eraikinari. 20 lagunendako otorduak eta gasna batzun produkzioa, urteen poderioz 100 lagunendako jangela bihurtu zen eta 10.000 kilo gasna produzitzera iritsi zen. Ardi gasnarekin hainbat sari irabazitakoa da MENDIALDEA gasna; jatetxeko “kiskilurrin” gaztanbera, bildotsa txilindron eran edo “txuri ta beltxa” ingurukoen eta ez hain gertukoen sabelak ederki bete dituzte.
Baino, deus ez da betirako eta Juanito eta Felixak eretiroa hartuz bezala MENDIALDEA eraikinari bertze garaia bizitzeko momentua iritsi zaio.
Hortik hurrengo proiektu hau: etxea zaharberritu eta apartamendu turistikoak bilakatu.
5 apartamentu izanen ditu, 2-4 plazakoak.
Mendialdea etxearen zaharberritzea, PASSIVHAUS eraikuntza mota zorrotzaren eraginpean eraman da aurrera, oinarria ondoko bortz puntu teknikoak ongi egitea izan delarik:
Bortz puntu hauek PHPP herramientarekin ongi kalkulatuz, eta zorrotz eraikiz, MENDIALDEA APARTAMENTU RURALETAN inoiz lehen sentitu ez duzun konforta izatea lortzen da.
Barne haize korronterik ez dagoen eraikuntza bat da, pareta hotzen sentsaziorik ez dago, eta garrantzitsuena, barneko haizea momentu oro berritzen ari dela da, konfort termikorik batere galdu gabe.
Egiaztatzeko modurik onena, zu zerorri zenbait egunetan gure etxera etorri eta zure gorputzak senti dezala kondizio hauetan atseden hobeki hartzen dela.
Ta gainera, eraikuntza sistema honek efizientzia energetiko altu batetaz hornitzen ditu etxebizitzak, eraikuntza osoa sostenigarria eta kontsumo bajukoa bilakatuz.
Apartamentuetako sustatzaileak sistema honen berri xehetasun gehio eman diezakezue, Aparailaria izateaz gain TRADESPERSON ziurtagiria ere baitu Alemaniako Passivhaus Institut-ek emana.
Mendialde Apartamentuak, Amaiur herrian kokatua dago, Baztan Bailarako iparraldean, mugatik 12 kilometrotara, Urdazubi eta Zugarramurditik hurbil. Inguraun, bisitatzeko herrixka eta txoko aunitz daude, enkantu berezikoak, tokiko gastronomia eskeintzen dutenak adibidez, “txuri ta beltx” edo gaztanbera famatuak.
Inguruz inguruko 40 kilometrotan ezagunak diren herriak ditu: kostaldeako Miarritze,
Donibane Lohitzune, Hendaia, Hondarribia, edo barnekaldeko herrixkak, Donibane Garazi, Baigorri , Ezpeleta, Ainhoa , Sara, Elizondo, Doneztebe…
Bertzalde, Mendialdea Apartamentuak Baiona, Donostia edo Iruñea bezalako hiriek marrazten duten borobilaren erdian kokatua dago, denetara autoz ordu batez iritsi daitekelarik; Orreaga, Erro, Aezkoa eta Irati bezalako eskualdeak ere hemendik bisita daitezke. …
Errekurtso turistiko anitz daude: naturak eskeintzen dituen paisajeak, arkitektura herrikoai, jauregiak, oinez edo BTT bitartez egiteko ibilbideak, eskualdeko gastronomia bere plater tipikoekin, eskualdeko komertzioa tokiko produktu desberdinak edo artisau produktuak erosteko.